KiVa eguna

Urtero legez, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleok Kiva eguna ospatu dugu. Ez ohiko egoera honetan aldaketa batzuk egin behar izan dira, izan ere, taldeak ezin izan dira elkartu ospakizuna egiteko. Honi esker, lortu zen Kiva eguna ospatzea.

Pasaden astean zehar, LHko gela guztietan Kiva egunerako jarduera bat prestatu zen eta urriak 23an, guztiok besteek egindakoa, ikusi egin zuten beraien gelatan.

Ikasle eta irakasleak motibatuta aritu ziren eta gela guztiotan adierazi zuten gure IKASTOLA KIVA IKASTOLA dela eta JAZARPENA ez dugula nahi.

LAUTADA IKASTOLAN JAZARPENIK EZ!

Mota: 
Orokorra