EUSKARALDIA bertan da!

Dakizuen bezala, bihar, ostirala, hasiko da EUSKARALDIA, hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen ekimen soziala. COVID19ak erabat baldintzaturik egon arren, ikastolatik animatu nahi zaituztegu euskara GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN egitera.

Ikastolan barne eta kanpo-ariguneak aktibatu ditugu, ikasleekin unitate didaktikoan eskaintzen zaizkigun hainbat material erabiliko ditugu egunotan gelan (abestia, mezua, hausnarketa…), ama batek egindako AHOBIZI eta BELARRIPREST mozorroak umeen artean ibiliko dira jolastokian, banderolak jarriko ditugu girotzeko…

Dena dela, 16 urtetik gorako hiztunei zuzendutako dinamika da EUSKARALDIA. Baten bat oraindik despistaturik baldin badago, eman dezla lehenbailehen izena (on-line). Ostiralerako, labetik atera berria izango dugu guraso parte-hartzaileen argazkiekin egindako mosaikoa…

Ikastola ez ezik, herrian eta Arabako Lautada osoan ere nabari da ekimen euskaltzalea bertan dela: gogoratu LEK egoitzan jaso dezakezula zure txapa (Kale Nagusia 13). Informazio gehiago: www.lautada.euskaraldia.eus

Euskaraldia bertan da eta EUSKARALDIA bizitzeko gogo biziz gaude!

Mota: 
Orokorra