Gabonetan gozatu eta zuzen jokatu!
Gaiarekin bukatzeko LH6 mailakoek poster batzuk sortu dituzte. Honekin gogorarazi nahi digute Gabonak alaitasunaren garaia izateaz gain, hau da, familia, opariak…laburbilduz, zoriontasuna nabarmen dela, gastuen garaia ere badela. Gainera, egiten ditugun jokabide batzuk ingurumenari kalte egiten diotela, adibidez, zuzen ez birziklatzea edo naturako baliabideak xahutzea.
Ikasleek hausnarketa sakon bat egin dute eta hiruhileko honetan irakasgaietan (matematika, ingurune, euskara eta ingelesa) eskuratu dituzten edukiak posterretan bildu dituzte.
EZ AHAZTU: INGURUNEAREKIKO JOKABIDE EGOKIAN ERAGIN BEHAR DUGU!