Olentzero Lautada Ikastolan
Ikasturte berezi honetan ere, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeek Olentzeroren bisita izan dute. Ilusioz hartu dute bisitatzailea eta, noski, behar den bezala ongi etorria eman diote, abesten. Bera era primeran portatu da eta opari ugari ekarri diete. Emozioa eta urduritasuna pasata, txokolatea jaten indarrak berritu dituzte.