LH2 gelakoak unibertsoan!
LH2 gelakoak unibertsoan murgildu egin dira eta gauza ikusgarriak ezagutu dituzte: Izarrak, konstelazioak, planetak, sateliteak, ilargia. Unibertsoari buruzko ikerketak egin zituzten astronomo batzuk ere ezagutu dituzte: Ptolomeo, Koperniko, Galileo Galilei. Eta espaziotik bidaiak egin zituzten astronauten informazioa ere ikusteko aukera izan dute. Bukatzeko, Eguzki sistema bat eraiki dute eta gelan zintzilikatuta egon da. Zelako artistak!
Mota:
Orokorra