Yaiza Cristobal atleta Lautada Ikastolan

Gaur, otsailak 5, LH 5. eta 6. mailetako ikasleek bisita berezia izan dute. Yaiza Cristobal Arabako atleta, gure ikastolara etorri da bere esperientziari buruz hitz egitera. Atletismoaren ezaugarriei buruz hitz egin ondoren praktikan jarri dituzte proba batzuk.

Yaiza Cristóbal etorkizunerako proiekzio onenetakoa duen gure atletetako bat da. Heziketa fisikoko bere irakasleak bultzatuta, atletismo mota desberdinetan hartu du parte, bai landan barrena, bai pista estalian. Euskadiko selekzioarekin lehiatu da txapelketa nazionaletan eta emaitza oso onak lortu ditu. Junior modalitatean Euskadiko txapelduna izan da 1500 metrotan, bi aldiz jarraian, baita 3000 metrotan nahiz 5000 metrotan ere.

ESKERRIK ASKO YAIZA!

Mota: 
Orokorra