DBH1eko ikasgela Arrizalako Sorginetxean.
Gizarte zientzietako klasea baliatu dugu Agurain inguruetan ditugun megalitoetako bat bisitatzeko. Bizikleta hartu eta euririk ez duela egin aprobetxatuz, tropelean irtenalditxoa egin dugu Arrizalako trikuharria ikusteko. DBH1eko gizarte klaseetan historiaurrean eta zehatzago neolitoan nola bizi ziren aztertzen ari garenez, gaurko klasea gure bazterrak hobeto ezagutzeko erabili izan dugu. Horrela, historiaurrean megalitoak (trikuharriak, harrespilak, menhirrak…) zergatik eraikitzen zituzten eta zertarako erabiltzen zituzten tokian bertan ikusi ahal izan dugu. Gainera harri handi horiek nondik atera zituzten ikertu dugu, gure ingurunea hobeto ezagutuz.
Irteera polita bezain pedagogikoa!